Gure Zerbitzuak

Gure lana besteontzako espazioak sortzea da. Esateko daukazuena eta behar duzuena ondo entzun eta jaso ondoren, ideia marrazteari ekin eta zeuoi egokitutako forma, kolore, testura , material,.. multzo bat izango da emaitza.

 

Helburua espazio berezi eta pertsonalizatuak diseinatzea da. Indarrean dagoen araudia eta lege-baldintzak kontuan hartuta, espazioak bizitzaz, erosotasunez eta emozioz betetako leku bihurtzea, bizitzeko, lanerako eta oroitzapen ahaztezinak eraikitzeko.

 

Asko gustatzen zaigu obrara joatea, eta lana gauzatzeko prozesuan zuzenean parte hartzen dugu, bezeroekin izan ditugun elkarrizketak eta ideia eta proposamen guztiak egia nola bihurtzen diren ikusteko.